jueves, 17 de diciembre de 2009

Zugarramurdiko kondaira

Nafarroak Zugarramurdin gordetzen duen altxorraren inguruko argazki bilduma egin dugu Olatzek eta biok musikaz eta azpitituluez lagundurik.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Drogak publizitatean


Zer esan daiteke tabakoaz orain arte esan ez denik? Ezer gutxi seguru asko. Behin baino gehiagotan gai nagusitzat izan dugu tabakoaren kontua bai telebistako mahainguruetan, bai irratian eta baita egunkarietako hainbat artikulutan ere.

Azken bolada honetan bereziki ez da begi onez ikusten erretzea. Badirudi bere buruaz gain, bere inguruan dagoen edonor ere kaltetzen duela erretzaileak. Orain arte norberarentzat besterik ez zen kaltegarria. Orain, erretzaile pasiboarentzat ere. Izan ere, lehen erretzailea "bakarra" zen, orain, ordea, bi dira: erretzaile pasiboa (lehen existitzen, edo hobeto esanda, aipatu ere egiten ez zena) eta erretzaile aktiboa (betidanik ezaguna, erretzailea bera).

Inork ukatzen ez duena da erretzea osasunerako kaltegarria dela, gorputzari kalte egiten diola. Tabako-kaxetako bertao oharra da honen adibiderik adierazgarriena: "fumar perjudica su salud y la de los que están a su alrededor". Beraz, erretzailea jakinaren gainean dago, badaki erretzeak inolako mesederik ez dakarkiola.

Egun, "Tabakorik gabeko eguna" ere ospatzen da. Nire ustez, egun horrek gauza bakarra adierazten du: gai gehienetan bezala, mutur batetik besterako jauzia eman dugula. Tabakoa gurtzetik, erretzeari gerra egitera pasatu baikara.

Esanak esan, ba al dago tabakoak baino ondorio txar gehiago duenik? Askok eta askok, hamaika aldiz saiatu arren, ezin izan diote agurrik esan eta lagunik leialena dute. Hortaz, kaltegarria izateaz gain erakargarria ere bada, eta mendekotasun ikaragarria sortzen du.

Publizitateak, ostera, ez du droga hau etsai moduan ikusten eta agerian uzten jarraitzen du. Nahiz eta telebista eta irratian debekatuta egon tabakoari buruzko iragarkiak ematea, aldizkarietan oraindik agertzen dira.

Debekatuta egon beharko lukete komunikazio hedabide guztietan? apustua egingo nuke erantzun kontrajarri ugari egongo zela...

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Irratirako albistea

Irratiaren izena: Baltzola irratia
Albistegia: gaueko albistegia
Erredaktorea: Joana Esparta
Atala: euskara
Iraupena: minutu 1

Euskarazko Komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiotan euskarazko irratiek gizarte mailan duten garrantzia aipatu dute. Xabier Monasteriok esan duenez "euskarazko irratiak hizkuntza komunitateak trinkotzen lagundu beharko lukete". Horrez gain, irratiak tokian-tokiko gaiei eta gai "globalagoei" heldu beharko liekela uste du Bilbo Hiria irratiko esatariak.
Jardunaldian ere egon den Mikel Bujandak euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu du.
Iñaki Ziarsolo Hala BediArabako irrati libreko kideak, ostera, irrati libre edo komunitarioen beharra aipatu du.
Amaitzeko, Lurreko Telebista Digitalaren ekarpena nabarmendu dute, bi erronka nagusi aipatuz. LTDaren irratia entzun ahal izatea eta telebista analogikoen frekuentzia eremu libreen etorkizuna bermatzea.

sábado, 21 de noviembre de 2009

"Hasian hasi", Henri Duhauren azken lana

Irratiaren izena: Baltzola irratia
Albistegia: goizeko albistegia
Erredaktorea: Joana Esparta
Atala: kultura
Iraupena: 15 segundu

"Hasian hasi" da Henri Duhauren azken liburua. Iparraldeko idazlearen azken lanak Beskoitzeko bizimodua eta euskara ezagutzeko parada ematen digu. Liburuaren aurkezpena Beskoitzeko herriko etxean izango da, urriaren 16an, goizeko 11etan.

sábado, 14 de noviembre de 2009

Irratirako albistea

Irratiaren izena: Baltzola irratia
Albistegia: eguerdiko albistegia
Erredaktorea: Joana Esparta
Atala: kirolak
Iraupena: 20 segundu

Bi holandar gaztek leherkari bat egin eta hamar pertsona zauritu zituzten Ajax Amsterdam eta Feyenoorden arteko partiduan. Gazteetako batek beroki azpian zeraman izkutaturik lehergailua. Amsterdameko epaitegi batek hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri eta zaurituei indemnizazioa ematera behartu ditu 18 eta 19 urteetako hintxak.

jueves, 12 de noviembre de 2009

SEXismoa publizitatean


Ukaezina da egungo gizarteak sexista izaten jarraitzen duela, eguneroko eztabaida da. Emakumeak rol bakarra betetzen du, objetu sexual modura soilik jokatuz. Dudarik gabe errealitate hau publizitateko arlo zabalean ikusten dugu islaturik.

Publizitatean emakumearen irudia maiz erabiltzen da, baina ez aditua bezala. Erreklamo bezala erabiltzen da, saltzen duen objektua bezala.

Jarraian sexistatzat jotzen ditudan iragarki batzuk jarri ditut:





jueves, 5 de noviembre de 2009

Betileak gora, betileak behera



Publizitatea, jendea produktu edo zerbitzu bat kontsumitu edo erabiltzera bultzatzea helburu duen komunikazio-teknika, marketing-eko atal garrantzitsu bat da.


Askok diotenez, iruzurrean bakarrik oinarritzen da egunetik egunera eraginkorragoa den fenomeno hau. Izan ere, badago kontu honen inguruan hainbat polemika. Urtebete egingo du laster Penelope Cruz-ek L´Oreal etxearen eskutik betileak margozteko produktu baten iragarki bat protagonizatu zuela. Dirudienez, Hollywood-eko izarrak zeramatzan betile ikusgarriak faltsuak ziren eta gezur hutsa soilik saltzen ari zela kritikatu zuten hainbatek. Cruz-ek bere garaian betileak margozteko produktu batekin arazoak izan bazituen, ez da harritzekoa merkatutik beste produktu bat kanporatua izatea publizitate faltsua dela eta. Duela gutxi gertatu da Erresuma Batuan, Kate Moss top-modela izan da oraingo honetan produktuaren irudi, produktu berbera, baina etxe desberdina, Rimmel London. Noski, Rimmel kanpainiaren atzean dagoen agentziak modeloak ez zuela inongo betile faltsurik erabili dio, eurek irudia hobetu bakarrik egin dutela argudiatuz. Egun, Eva Longoria da Rimmel-en irudi Espainia mailan eta iragarkian, hizki ia irakurtezinekin, honako hau irakur dezakegu: "grabado con agregado de pestañas", bere aurrekariarekin gertatu zen gauza bera ez gertatzeko, akaso.


Baina, ez al da hori kontua? Ez al da hori publizitatearen magia? Gezurrak ikusle zein entzulearengana transmititzea izango litzateke bere funts nagusia. Orduan, zer dela eta horrenbesteko polemika? Ez al dugu egunero telebista iruzurrez beterik ikusten? Gezurra badirudi ere, gaur egun telebistan ikusten ditugun kolore eta itxura ezin hobeko janariak plastiko barnizatua dira soilik.


Beraz, publizitateak amu gisa bidaltzen dituen mezuak onartu egin behar ditugula uste dut, publizitateak aurrera egiteko derrigorrezko motorea baita, gustatu edo ez gustatu.