jueves, 17 de diciembre de 2009

Zugarramurdiko kondaira

Nafarroak Zugarramurdin gordetzen duen altxorraren inguruko argazki bilduma egin dugu Olatzek eta biok musikaz eta azpitituluez lagundurik.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Drogak publizitatean


Zer esan daiteke tabakoaz orain arte esan ez denik? Ezer gutxi seguru asko. Behin baino gehiagotan gai nagusitzat izan dugu tabakoaren kontua bai telebistako mahainguruetan, bai irratian eta baita egunkarietako hainbat artikulutan ere.

Azken bolada honetan bereziki ez da begi onez ikusten erretzea. Badirudi bere buruaz gain, bere inguruan dagoen edonor ere kaltetzen duela erretzaileak. Orain arte norberarentzat besterik ez zen kaltegarria. Orain, erretzaile pasiboarentzat ere. Izan ere, lehen erretzailea "bakarra" zen, orain, ordea, bi dira: erretzaile pasiboa (lehen existitzen, edo hobeto esanda, aipatu ere egiten ez zena) eta erretzaile aktiboa (betidanik ezaguna, erretzailea bera).

Inork ukatzen ez duena da erretzea osasunerako kaltegarria dela, gorputzari kalte egiten diola. Tabako-kaxetako bertao oharra da honen adibiderik adierazgarriena: "fumar perjudica su salud y la de los que están a su alrededor". Beraz, erretzailea jakinaren gainean dago, badaki erretzeak inolako mesederik ez dakarkiola.

Egun, "Tabakorik gabeko eguna" ere ospatzen da. Nire ustez, egun horrek gauza bakarra adierazten du: gai gehienetan bezala, mutur batetik besterako jauzia eman dugula. Tabakoa gurtzetik, erretzeari gerra egitera pasatu baikara.

Esanak esan, ba al dago tabakoak baino ondorio txar gehiago duenik? Askok eta askok, hamaika aldiz saiatu arren, ezin izan diote agurrik esan eta lagunik leialena dute. Hortaz, kaltegarria izateaz gain erakargarria ere bada, eta mendekotasun ikaragarria sortzen du.

Publizitateak, ostera, ez du droga hau etsai moduan ikusten eta agerian uzten jarraitzen du. Nahiz eta telebista eta irratian debekatuta egon tabakoari buruzko iragarkiak ematea, aldizkarietan oraindik agertzen dira.

Debekatuta egon beharko lukete komunikazio hedabide guztietan? apustua egingo nuke erantzun kontrajarri ugari egongo zela...