jueves, 5 de noviembre de 2009

Betileak gora, betileak behera



Publizitatea, jendea produktu edo zerbitzu bat kontsumitu edo erabiltzera bultzatzea helburu duen komunikazio-teknika, marketing-eko atal garrantzitsu bat da.


Askok diotenez, iruzurrean bakarrik oinarritzen da egunetik egunera eraginkorragoa den fenomeno hau. Izan ere, badago kontu honen inguruan hainbat polemika. Urtebete egingo du laster Penelope Cruz-ek L´Oreal etxearen eskutik betileak margozteko produktu baten iragarki bat protagonizatu zuela. Dirudienez, Hollywood-eko izarrak zeramatzan betile ikusgarriak faltsuak ziren eta gezur hutsa soilik saltzen ari zela kritikatu zuten hainbatek. Cruz-ek bere garaian betileak margozteko produktu batekin arazoak izan bazituen, ez da harritzekoa merkatutik beste produktu bat kanporatua izatea publizitate faltsua dela eta. Duela gutxi gertatu da Erresuma Batuan, Kate Moss top-modela izan da oraingo honetan produktuaren irudi, produktu berbera, baina etxe desberdina, Rimmel London. Noski, Rimmel kanpainiaren atzean dagoen agentziak modeloak ez zuela inongo betile faltsurik erabili dio, eurek irudia hobetu bakarrik egin dutela argudiatuz. Egun, Eva Longoria da Rimmel-en irudi Espainia mailan eta iragarkian, hizki ia irakurtezinekin, honako hau irakur dezakegu: "grabado con agregado de pestañas", bere aurrekariarekin gertatu zen gauza bera ez gertatzeko, akaso.


Baina, ez al da hori kontua? Ez al da hori publizitatearen magia? Gezurrak ikusle zein entzulearengana transmititzea izango litzateke bere funts nagusia. Orduan, zer dela eta horrenbesteko polemika? Ez al dugu egunero telebista iruzurrez beterik ikusten? Gezurra badirudi ere, gaur egun telebistan ikusten ditugun kolore eta itxura ezin hobeko janariak plastiko barnizatua dira soilik.


Beraz, publizitateak amu gisa bidaltzen dituen mezuak onartu egin behar ditugula uste dut, publizitateak aurrera egiteko derrigorrezko motorea baita, gustatu edo ez gustatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario