jueves, 5 de noviembre de 2009

Publizitateari buruz sarreratxo bat



Zer da publizitatea? Komunikazio-tekniken multzoa da. Eta honen bidez mezu bat bidaltzen dio igorleak (publizitate agentziak) hartzaileari (kontsumitzaile-erabiltzaileari), igorleak agindutako bidetik joan dadin. Ekintzara bultzatu nahi da, beraz, hartzailea.


Publizitatea oso garrantzitsua da, eta ezin dugu publizitaterik gabeko gizartea imajinatu. Etengabe eta nonahi jasotzen ditugu mezu publizitarioak, mass media direlakoen bitartez batik bat: irratian, zinean, telebistan, errepideetan, pintadetan, erakusleihoetan, aldizkari eta egunkarietan, ...


Publizitateko hizkuntzak balio estetiko handia du, eta hitz- edo hizkuntz jokoak oso ugari dira (Aliterazioak: “Solares sólo sabe a agua”, “En bus ves por dónde vas”,... Onomatopeiak: “Chup, chup, Avecrem”, “Klinc, klanc, kas”,... Errimak: “y muy gustosamente, gente exigente”, Hiperboleak: “Anglo, mejor que la realidad”, “1880, el turrón más caro del mundo”,...).
Hizkuntza dogmatikoa erabiltzen du askotan: oinarrizko egiatzat hartzen edo ezartzen den egiaztapena, ezin eztabaida edo zalantzan jar daitekeena: “Un poco de Magno es Mucho”, “Soberano es cosa de hombres”, “Por sabor, fume menos y mejor”, “Silueta: comer sano es inteligente”,....

No hay comentarios:

Publicar un comentario